Inmigrazioari buruzko lehiaketak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Inmigrazioari buruzko ipuin, argazki eta elkarrizketa lehiaketa antolatu du Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Dagoneko lehiaketa zabalik da go eta azaroaren 28a bitarte lanak aurkezteko epea zabalik egonen da. Lanak Gizarte Zerbitzuen Doneztebeko egoitzan aurkeztu beharko dira. Behin lanak aurkeztuta, abenduaren 13an besta berezia eginen da eta lanak erakusteaz gain, sariak banatuko dira.

Ipuin lehiaketa

Ipuin lehiaketa 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua dago. Adin tarte hau bitan banatu dute antolatzaileek: 6-9 eta 9-12 urte artekoen artean. Inmigrazioari buruzko ipuin bat idatzi beharko dute guztiek. Aipatu, Malerrekako eskoletan inmigrazioa lantzen ari direla. Adin tarte bakoitzean, seina sari banatuko dira; sei sari 6 eta 9 urte dituztenen artean eta bertze sei 9 eta 12 urte dituztenen artean. Lehen hirurek joko bana jasoko dute eta hurrengo seiek ipuinak.

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa, berriz, 12 eta 18 urte artean dituztenentzat da. Arlo hau ere bi adin tartetan banatu dute, 12-15 eta 15-18 urte dituztenen artean. Kasu honetan, Malerrekako inmigrazioa irudikatu beharko dute parte-hartzaileek argazkietan. 12-15 eta 15-18 urtekoentzako sariak berdinak izanen dira, lehendabizikoentzat argazki kamara digitalak eta bigarren gelditzen direnentzat musika disko bana.

Elkarrizketa lehiaketa

Elkarrizketa lehiaketa 18 urtetik goitikoei bideratua dago. Batetik, 18-25 urte artean dituztenek parte hartu ahal izanen dute eta bertzetik, 25 urte baino gehiagokoek. Bi kasuetan, irabazleek talasoterapiako bi lagunentzako bonoa jasoko dute eta bigarren gelditzen direnek, berriz, bi lagunentzako bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun