Errotaren Eguna eginen da larunbat honetan Zubietan

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

TTIPI TTAPA

Besteak beste, hitzaldia, bideoa, bisita eta taloak izanen dira

Egun berezia izanen dute larunbatean, azaroak 15, Zubietan, Udalak Errotaren Eguna antolatu baitu Cederna-Garalur Elkartearen proposamena onartuz eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Ekitaldiak goizean hasiko dira. 11:00etan errotari buruzko hitzaldia izanen da Herriko Etxeko estalpean. Ondotik, errotarako egin den bideo berriaren aurkezpena eginen da. Gero, errotara bisita gidatua eginen da eta akitzeko, talo-jatea ardo eta sagardoarekin. Inguruak alaitzeaz trikitilari eta panderojoleak arduratuko dira.
Besta hau aurten Zubietan eginen bada ere, hurrengo urteetan errota duen bertze herriren batean egitea da asmoa. Izan ere, eskualdean hainbat errota daude martxan: Amaiur, Etxalar, Bera, Senpere, Urdazubi...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun