Herritarrak ETB1en

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

TTIPI TTAPA

Joan den azaroaren 1an ETBko lehen kateko kamerak gure herrian izan ziren. Duela hilabete pare bat dei bat jaso zuten telebistatik eta onddoei buruzko Udazken Loreak izeneko saioan parte hartzeko proposamena luzatu zieten. Lau neska gazte, Natalia Arretxea, Izaro Altzuri, Itziar Aranbillet eta Goreti Antzizar eta beraiekin batera Jose Korta (Kote) elkartu ziren taldea egiteko eta bi egunez grabatu zituzten herriko eta mendiko irudiak. Hilabete bukaeran eskainiko dute saioa, baina oraindik ez dakigu ziur zein egunetan izanen den. Beraz, ttipi-ttaparen hurrengo alean emanen dizuegu informazio horren berri. Bitartean adi egon, agian hurrengo alea ateratzerako saioa pasatua egon liteke-eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun