Eskolako Guraso Elkarteak kamisetak eta 2009ko egutegiak aterako ditu urte bukaerarako herrian saltzeko. Alde batetik, haur eta helduendako kamisetak izanen dira, baita jertseak ere, eta bertzetik, berriz, duela egun batzuk eskolako haurrei ateratako argazki batekin osatutako 2009 urterako egutegiak. Hasiera batean, kamisetak, jertseak nahiz egutegiak erosteko lehentasuna eskolako haur eta gurasoek izango dute eta ondoren gainontzeko herritarrentzat aterako dira salgai. Kamiseta nahiz jertseetan Guraso Elkarteko logo berria azaltzen da, Jabier Ibarrak egindakoa. Norbaitek kamisetak edo egutegiak erosteko interesa izanez gero, Guraso Elkarteko edozeinengana jo dezake, edo bertzenaz, telefono zenbaki honetan ere egin daitezke eskariak: 609 623271.