Hirugarren urtez segidan, sekulako giroa izan zen Kultur Egunen barne antolatutako bertso-saioan. Orio eta Bortzirietako bertsolariak elkarren kontra aritu ziren, saio desberdin eta originalean. Joseba Olagarai aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta sei bertsolarik erantzun behar izan zieten bere ariketa bereziei: Bortzirikoen taldean Ioar Tainta, Josu Sanjurjo eta Joxe Juan Zubieta Etxabe aritu ziren, eta Oriorekin Xabier Sukia, Egoitz Eizagirre eta Ibai Esoain. Publikoko jendeari bertsoak, Etxalarko hitzei bertsoak, trikitixaren erritmora bertsoak, denetik izan zen. Jendeak irriz segitu zuen saioa eta aunitzik inporta ez bazuen ere, Oriokoak izan ziren irabazle.