Herriko Etxe gibeleko obrak

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Herriko Etxea eta Arotzenea artean dagoen zatia moldatuko du Udalak. Obra hauek beharrezkoak dira, batetik, Arotzenearen kontra dagoen argindar transformadorea egoera txarrean eta leku desegokian dagoelako eta, bertzetik, Herriko Ostatuari aldagelak eta biltegia edukitzea exijitzen diolako Osasun departamentuak. Beraz, transformadore berria Herriko Etxearen kontra paratuko da eta biltegi berria eginen da Arotzenearen kontraraino. Bertan, biltegia, aldagelak eta komunak eginen dira Herriko Ostatuko langileentzat. Lan hauek Lasaga-Telletxea eraikuntzak eginen ditu 70.000 euroko aurrekontuarekin. Obrak ondoko egun hauetan hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun