Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, azaroaren 10etik 16rako aste honetan ere, zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Astearte eta asteazkenean hiru orduz
Gipuzkoako aldean, Irun-Endarlatsa tartean, 72. kilometro inguruan erabat moztuko da errepidea astearte eguerdian, azaroaren 11n, hiru orduz, 12:30etik 15:30era eta asteazkenean, azaroaren 12an, bertze hiru orduz, 12:45etik 15:45era.
Astelehen eta ortzegunean bi orduz
Nafarroako aldean, Endarlatsa-Bera tartean, 68 kilometro inguruan eginen den leherketaren ondorioz, erabat moztuko da errepidea astelehenean, azaroaren 10ean, bi orduz, 12:30etik 14:30era eta bertze horrenbertze eginen da ortzegunean, azaroaren 13an, ordutegi berean.
Txandakako pasabidea
Berrizaun inguruan, ez da mozketarik izanen aste honetan, baina egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Gauza bera gertatuko da Endarlatsa inguruko 69 kilometroan ere, arraildura moldatzeko. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.