Gure Txokoa eta Errekako pilotariak aurrez aurre izanen dira lehen mailako klub artekoan

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 7a, 13:06

Aurrera eta Errekako pilotariek Kirol Jolasetako hainbat norgehiagoka izanen dituzte aste hondarrean

Nafarroako lehen mailako klub arteko pilota txapelketan berriz ere derbia izanen da asteburu honetan, Berako Gure Txokoa eta Doneztebeko Erreka A taldeen artean. Zehazki igandean, azaroaren 9an, eguerdiko 12etan hasiko dira partidak. Buruz burukoan, Gure Txokoako Gaizka Otxandorena almandoztarra Errekako Imanol Mitxelena aranztarraren kontra ariko da eta binakako partidan, Gure Txokoako Aitor Zerezo lesakarra eta Toni Huarte amaiurtarra, Errekako Aritz Anguita eta Joseba Madariaga aranztarraren kontra ariko dira. Donezteben jokatutako joaneko partidetan bi partidetan aisa nagusitu ziren Gure Txokoako pilotariak, baina igandean kontu estuagoak espero dira. Izan ere, Imanol Mitxelenak eta Joseba Madariagak ezin izan zuten joaneko partidetan jokatu. Bigarren mailako klub artekoan ere, Erreka Bko pilotariak ariko dira. Askatasuna pilotalekuan Zugarralde B taldearen kontrako pilotarien kontra ariko dira Errekako Imanol Baleztena buruz buruzkoan eta Unai Madariaga eta Raul Labiano binakakoan.

Nafarroako Kirol Jolasetan Erreka eta Aurrerako pilotariak

Nafarroako Kirol Jolasetan, asteburuan etxetik kanpo jokatuko dute Errekako pilotariek. Burlatan, ortziral arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdian, lehen mailako kadetetan, Errekako Maia eta Rojo Zugarraldeko Iribarren eta Mayans-en kontra ariko dira. Bigarren mailako benjaminetan, Leatxe eta Migeltorenak eta lehen mailako benjaminetan Migeltorenak eta Lazkaon ere Zugarraldeko bikoteak izanen dituzte aitzinean. Burlatatik mugitu gabe, baina larunbat goizean, bigarren mailako alebinetan, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira Errekako Saldias eta Larretxea. Kategoria berean, Aurrerako Aimar Gil eta Mikel Eraso ere Zugarraldeko bikotea izanen dute arerio eta bigarren maiako infantiletan, Aurrerako Ibai Barberenak eta Iñigo Mitxaus-ek ere etxeko bikotea izanen dute esperoan.

Leitzako partidak

Leitzan bi partida jokatuko dituzte Errekako pilotariek Aurrerakoen kontra larunbat goizean. Lehen mailako benjaminetan, Aurrerako Joseba Eskudero eta Joanes Illarregi, Errekako Lana eta Indaren kontra ariko dira eta Aurrerako Ander Alduntzin eta Beñat Altzelai Errekako Alzelai eta Maylin eta Berasategiren kontra ariko dira. Lehen mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskudero eta Jon Lezeak Oberenako bikotea izanen dute aretio; bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Oier Igartua eta Iñaki Saralegi Mendillorriko bikotearen kontra ariko dira eta lehen mailako kadetetan, Aurrerako Igartua eta Hernandorena, Irurtzungo Idoate eta Berazaren kontra ariko dira. Larunbateko partiden aurretik, ostiral arratsaldeko 18:00etan hiru partida jokatuko dira Amazabalen. Lehen mailako infantiletan, Aurrerako Sagastibelta Lasartek eta Anartz Olanok Zugarraldeko bikotea izanen dute arerio; lehen mailako kadetetan, Aurrerako Aldaregia eta Jaunarena Oberenako Senosiain eta Larrayaren kontra ariko dira eta emskumezkoen paleta goma txapelketan, azkenik, senior kategorian, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorena, Oberenako Etxarri eta Otegiren kontra ariko dira.

Etxetik kanpo ere

Lizarran, larunbat goizean, San Migueleko bikoteen kontra ariko dira Errekako Oronoz eta Juankorena lehen mailako alebinetan eta Iribarren eta Saldias hirugarren mailako infantiletan. Hirugarren mailako kadetetan, berriz, Aurrerako Onsalo eta Eraso San Migueleko bikotearen kontra ariko dira. Arronizen, larunbat goizean, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Yeray eta Zestau Abregoko bikotearen kontra ariko dira. Atarrabian, Beti Onak taldeko bikotearen kontra ariko dira Errekako Fagoaga eta Sein lehen mailako alebinetan eta Iruñeko Club Natacion Pamplonako pilotalekuan talde horretako bikotea izanen dute aurrez aurre Errekako Juanenak eta Olaizolak bigarren mailako kadetetan. Iruñeko Oberenan, bigarren mailako alebinetan, Errekako Arrieta eta Baztarrikak Oberenako bikotearen kontra jokatuko dute. Atarrabian, Paz Zigandako bikotearen kontra ariko dira Errekako Narbarte eta Garcia hirugarren mailako alebin kategorian. Mutiloabeheitin, bigarren mailako benjamin kategoriako Errekako bi bikote ariko dira Aranpilotako ordezkarien kontra, Antuña eta Antuña alde batetik eta Aioroa eta Erasun bertzetik. Uharte Arakilen, bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Ander Gartziarena eta Markel Barriola Aralar Mendiko bikotearen kontra ariko dira larunbat goizean. Larunbat arratsaldeko 16:00etan hasita Elizondon jokatuko den partidan, lehen mailako jubeniletan, Txarutako Bereau eta jaurgei eta Errekako Bendoiro eta Juanena izanen dira aurrez aurre. Aitzinetik, lehen mailako kadetetan, Txarutako Apeztegia eta Arizmendi Bi-Aizpeko Navarro eta Karrionen kontra ariko dira. Larunbat arratsaldeko 17:00etan Lizarrako Remontivalen jokatuko den partidan, azkenik, bigarren mailako jubeniletan, Errekako Zestau eta Karrion San Migueleko bikotearen kontra ariko dira.
Burlatako txapelketako partidan, Aurrerako Olano eta Jaunarena, Eskudero eta Paredesen kontra ariko dira larunbat arratsaldeko 16:00etan.

Beñat Oronoz lesakarra txapeldun Logroñon

Joan den asteburuko emaitzei erreparatuz, Beñat Oronoz lesakarraren jarduna azpimarratzekoa da. Izan ere, azaroaren 1ean Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zen Titin III txapelketaren finalean, jubenil mailan, Errekako Beñat Oronozek eta Galdakaoko Larunbek 22 eta 14 irabazi zieten Zugarraldeko Tainta eta Anoetako Zinkunegiri. Horretaz gain, Nafarroako gazte mailako lau terdiko txapelketan, Guillermo Mazo Memorialean, astearte arratsean jokatutako partidan, Beñat Oronozek 18 eta 13 irabazi zion Irurtzungo Xabi Aiestarani.
Lizarrako lau terdiko txapelketan, senior kategorian, Errekako Joseba Madariaga aranztarrak 18 eta 14 irabazi zion Oberenako Antxori. Gazte mailan gozotik eta gazitik dastatu zuten Errekako pilotariek. Unai Madariagak 18 eta 8 irabazi zion Etxarri-Aranazko Urkijori eta Imanol Juanenak 14 eta 18 galdu zuen Oberenako Sotorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun