Ortziral honetan, azaroaren 7an abiatu eta bortz egunez eginen dira Aurtizko San Martin bestak Eguerdiko 12:00etan txupinazoa botako eta herriko txistulari eta trikitilariekin kalejira eginen da.12:30ean herri kirolak izanen dira gazteen artean.14:00etan herri bazkaria izanen da eta animazioa Lizaso eta Egaña bertsolariekin eta Txapre trikitilariarekin. Arratseko 21:30ean Zopak eskainiko dira Aurtizko Ostatuan. 23:30-an Aurtiz rock kontzertua eskainiko dute MUGALARIAK, ZOLDAK, KASKEZUR eta AMETS ILUNAK taldeek.
Larunbat arratsaldean trikitixa jaialdia
Larunbatean, azaroaren 8an, goizeko 10:00etan argi soinuak izanen dira herriko txistulari eta trikitilariekin. 17:30ean trikitixa jaialdia izanen da eta ondotik berendua parte-hartzaile guztientzat elkartean. Gauez dantzaldia izanen da LAIOTZ taldearekin.
Igande eguerdian aizkora apostua
Igandean, azaroaren 9an, goizeko 10:00etan argi soinuak joko dituzte Herriko txistulari eta trikitilariek. 11:00etako mezaren ondotik, 12:30ean aizkora apustua jokatuko da: Kenari Erasun eta Iker Espelosin, Mikel Zabaleta eta Andoni Espelosinen aurka alde batetik eta Migel Mindegia eta Ander Erasun, Donato Larretxea eta Raul Kastroren aurka.17:00etan dantzarien saioa izanen da eta ondotik JOXE ANJEL akordeoilariarekin dantzaldia.
Astelehenean mus txapelketa eta bazkariak
Astelehenean, azaroaren 10ean, goizeko 10:00etan argi soinuak izanen dira herriko txistulari eta trikitilariekin.10:30ean mus txapelketa jokatuko da. 11:00etan haurrentzako jokoak izanen dira.13:30ean bazkaria izanen da, Aurtizko Ostatuan gazte eta helduentzat eta elkartean herriko ttikienentzat bazkaria. Arratsaldez haurrentzako tailerra eta txokolatada. 19:00etan dantzaldia JOXE ANJEL akordeoilariarekin.
Asteartean San Martin egun handia
Asteartean, azaroaren 11n, azkenik, zaindariaren egun handia ospatuko dute Aurtizen, San Martin Eguna.
10:00etan argi soinuak izanen dira herriko txistulari eta trikitilariekin. 11:00etan Meza Nagusia Martin Deunaren ohorez.Ondotik herritarrentzat luntxa Aurtizko Ostatuan. 12:00etan herritarren arteko pilota partidak jokatuko dira: Erasun eta Aranburu, Altzuri eta Altzuri II.aren aurka, alde batetik eta Mindegia eta Aioroa, Berregi-Berregi II.aren aurka bertzetik. 17:30ean bestak akitzeko postre lehiaketa eginen da elkartean trikilariekin.