Etxalarko Eusko Alkartasunak N-121-A errepideko lanetan izaten ari den seriotasun falta salatu nahi izan du berriz ere. Jakina denez, astelehenean, azaroaren 3an, berriz ere lur eta harri eroria izan zen. Etxalarko EAren ustez, “hori lanak egiteko fundamantu eskaxaren ondorio da eta hori salatzen ari gara azkeneko hilabetetan”.
Obraren kudeaketa kaxkarraren ondorio
Etxalarko EAk kritikatu egin du errepidea mozteko dinamika, “ez baita, Nafarroako Gobernutik aditzera eman nahi duten bezala, halabeharraren edo zoritxarraren ondorio, obra honen kudeaketa kaxkarraren ondorio baizik”. Etxalarko EAren ustez, lan hauek behar diren aurreikuspenekin eta seriotasun tekniko eta politikoarekin egin izan balira, ez lirateke hainbertze lur erori eta ezbehar gertatu izanen.