Irakurzaletasuna bultzatzeko tailerra osatu nahi dute Doneztebeko gurasoek

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 4a

Irakurzaletasuna bultzako asmoz, irakurketaren tailerra antolatu nahi du Erreka Guraso Elkarteak Donezteben. Bakarka zein taldean irakurtzea da helburua, eta irakurritakoa bertze batzuekin partekartzea. Tailerra astean ordu pare batez egiteko izanen litzateke. Interesa dutenek telefono honetara deitu beharko dute: 680 947844ra. Edo bertzela, errekagurasoak@terra.es helbidera idatzi behar da.

Haur Eskolaren inguruan

Bertze aldetik, Doneztebeko Udalak ez du oraindik behin betikoz onetsi Haur Eskola berriaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza. Hala erabaki zuen irailaren 30eko osoko bilkuran. Hasierako onespena 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen uztailaren 25ean, baina oraindik betiko araudirik ez onartzea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun