Futbolean emaitza onak utzi dizkigu asteburuak

TTIPI TTAPA 2008ko aza. 3a, 14:37

Errubian ere, garaipena lortu zuten Baztango bi taldeek larunbatean Lekarozen

Kirol asteburuak orokorrean emaitza onak utzi die eskualdeko taldeei. Futbolean, Nafarroako Preferenten ari diren bi taldeek garaipena lortu zuten, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari den Beti Gaztek bezalaxe. Doneztebek eta Gure Txokoak berdindu egin zuten. Eskubaloian Lindutx-Baztan BKTk garaipena lortu zuen Itxakoren kontrako derbian eta kategoria ttikiagoetako eskualdeko derbiak ere Baztanera joan ziren. Errugbian, BRTko bi taldeek garaipenak lortu zituzten larunbat arratsaldean Lekarozen.
Hona emaitza guziak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan 5 (San Jose, Borja Arraztoa, Estebe Goñi, Moreno eta Sansiñena) – Subiza 2.
Aurrera 1 (Gomez) – Lagun Artea 0.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 0– Alsasua 0.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 1 (Beñat Saralegi) – Allerru 0.

Gipuzkoako Eregionaleko 2. Mailan
Mariño B 2 - Gure Txokoa 2 (Jon Mikel Matxiarena eta Eduardo Etxebeste).

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan
Oiartzun 0 - Beti Gazte 1 (Asier Biurrarena).

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 2 (Xamal Vazquez eta Mikel Goienetxe) - Oiartzun B 0.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa 0 - Beti Gazte 1 (Arkaitz Retegi).

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe 0– Ardoi B 4.

Gipuzkoako infantilen lehen mailan
Oiartzun 6 - Gure Txokoa 0.

Nafarroako Infantilen lehen mailan
Errotxapea 3 - Beti Gazte 4 (Unai Zamoranok 3 eta Koldo Ordax).

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 3 (Unai Apezetxea, Iñigo Oskoz eta Iban Juanena) – Cantolagua 1.

Nafarroako Alebinak
Doneztebe 8 (Mikel Retegik 2, Bingen Larreak 2, Jon Belarra, Markos Azkarate, Jabier Ostiz eta Unai Bereau) – Atarrabia 2.

Gipuzkoako Emakumeen Ligan
Beti Gazte 3 (Irantzu Etxebestek 2 eta Erika Txoperena) – Real Union 1.

ESKUBALOIA

Emakumeen Lehen maila Nazionalean
Itxako 19 - Lindutx-Baztan BKT 22.

Kadete neskak
Lindutx-Baztan BKT 39 – Erreka 6

Infantil neskak
Erreka 3 – Lekaroz A 38

ERRUGBIA

Lehen Maila Nazionalean
BRT 19 – Talaimendi Zarautz 15.

Nafarroako Ligan
BRT B 28 – Alegria CRUN 5.

SASKIBALOIA

Nafarroako Gizonezko Seniorren 2. Mailan
Clientes Can Alsasua J 45 - Toki-Ona Bortziriak 74.

Junior Neskak
Noain 65 - Toki-Ona Bortziriak 30.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun