Zugarramurdiko sorginen epaiketei buruzko erakusketa zabalik dago Gasteizen

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 3a

Larunbatean Zugarramurdin eskainiko den antzeslanaren protagonista den Salamek Mendebalde eta Ekialdearen arteko benetako muga non dagoen aurkitu nahiko luke. TTIPI TTAPA

Bertzalde, Udazkeneko Biraren barrenean antzeslana eskainiko da Sorginen Museoan

Zugarramurdiko historiaren tarterik ilunena, 1610. urtean Inkisizioak jazarturiko eta epaituriko ustezko sorginak, Gasteizen dagoen Arabako Artxibo Historiko Probintzialean ezagutu daiteke 2009ko urtarrilaren 12a arte zabalik izanen den “Sorginak! Inkisizioaren artxiboak eta Zugarramurdi” erakusketan, Zugarramurdiko Udala eta Sorginen Museoa instituzio horrekin elkarlanean aritu dira erakusketa prestatzen.

Sorgin ehizari buruzko dokumentuak

Aurkezpenean, Gloria Sanchez, Arabako gobernuko subdelegatua, eta Jose Antonio Sainz, Arabako Artxibo Historiko Probintzialeko zuendaria denak, duela 400 urte Zugarramurdin hasi eta Euskal Herrian barrena hedatu zen sorgin ehizari buruzko dokumentuak ikusgai dituen erakusketa honen gorabeherak azaldu dizkigute.

Testuinguru historikoa eta sinismenen mundua

Ekintza honen bidez, Arabako Artxibo Historiko Probintziala sorginkeria eta Euskal Herrian Inkisizioak izan zuen eraginean barneratzen saiatuko da, testuinguru historiko eta sinismen mundu batean, 1609-1614 urte bitartean, milaka lagun sorgintzat hartu eta hoietako batzuek sutan erre izandako garai hura. Horretarako, eszenografia birkreazioak, multimedia eta hainbat proiekzio izanen dira, bisitariak erakusketaren edukian hobe barneratu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun