Klub arteko pilota txapelketako partidak jokatuko ditu Errekak larunbat arratsaldean Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 30a, 15:57

Goizean ttikienak ariko dira, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean

Erreka pilota elkarteak Nafarroako klub arteko pilota txapelketako partidak jokautko ditu larunbat honetan, azaroaren 1ean, arratsaldeko 16:00etatik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan. Lehenik, bigarren mailako txapelketan Erreka Bko pilotariak Aralar Mendi Bkoen kontra ariko dira, buruz buru nahiz binaka. Segidan, lehen mailako kategorian, Erreka A San Miguel Aren kontra ariko da, hemen ere senior kategorian buruz buru eta binaka.

Nafarroako Kirol Jolasak goizean

Arratsaldean ez ezik, goizean ere Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatuko dituzte Doneztebeko pilotalekuan, goizeko 9etatik aitzinera. Erreboteko frontoian, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Migeltorena eta Leatxe Irurtzungo bikotearen kontra ariko dira, Antuna eta Antuna Beti Onakeko bikotearen kontra eta Aioroa eta Erasun ere Beti Onak elkartekoen kontra. Lehen mailako benjaminetan, Errekako Migeltorena eta Lazkano Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira, Maylin eta Berasategi Irutzungo bikotearen kontra eta Lana eta Indak ere Irurtzungo bikotea izanen dute arerio. Hirugarren mailako alebinetan, Errekako Narbarte eta Garcia Esteribarko bikotearen kontra ariko dira. Bigarren mailako alebinetan, Errekako Arrieta eta Baztarrika Beti Onak taldeko bikotearen kontra ariko dira eta Saldias eta Larretxea Paz Zigandakoaren kontra. Lehen mailako alebinetan, Fagoaga eta Sein Esteribarko bikotearen kontra ariko dira eta Oronoz eta Juankorena San Juango bikotearen kontra.

Frontoi nagusian ere

Frontoi nagusian ere goizeko 9etan hasiko dira partidekin. Hirugarren mailako infantiletan, Errekako Iribarren eta Saldias Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira; bigarren mailako kadetetan ere, Zugarraldekoak izanen dituzte arerio Juanenak eta Olaizolak. Lehen mailako kadetetan, Errekako Maia eta Rojo eta Txarutako Apeztegia eta Arizmendi izanen dira aurrez aurre eta bigarren mailako jubeniletan, Errekako Zestau eta Karrion San Migueleko bikotearen kontra ariko dira.

22 urtez beheitiko buruz buruko txapelketako finalerdia

Gogoratu behar da Errekako Joseba Madariaga aranztarrak, Nafarroako 22 urtez beheitiko txapelketaren finalerdia jokatuko duela igandean, azaroaren 2an, Irurtzungo Etxeberriaren kontra. Goizeko 10etan hasiko da jaialdia Labriten eta bigarren partida izanen da. Huarteko lau terdiko txapelketan, berriz, Errekako Aritz Anguita Altsasuko Gartziandiaren kontra ariko da ortziralean, urriaren 31n, arratsaldeko 19:30etik aitzinera.

Guillermo Mazo txapelketa

Nafarroako gazte mailako lau terdiko txapelketan, Guillermo Mazo Memorialean, Errekako bi pilotari izan ziren aurrez aurre asteartean, urriaren 28an. Batek irabazi behar eta garaipena BeƱat Oronoz leskarrarentzat izan zen, 18 eta 14 irabazi baitzion Mikel Kanpo iturendarrari

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun