Euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa eginen da azaroaren 22an Iruñean

Utzitako argazkiak 2008ko urriaren 28a

Hogei bat sinatzaile ditu manifestuak. TTIPI TTAPA

Ekimen berri bat aurkeztu dute Nafarroako hainbat euskaltzalek sinatuta.

Azaroaren 22rako manifestaldi deialdia egin zuten urriaren 25eko agerraldian hogeitik gora sinatzaile dituen manifestu baten inguruan Iruñean. Egun Nafarroan euskararen inguruan dagoen hizkuntza politika eta berau biltzen duen lege corpus-a kritikatu dute manifestuaren sinatzaileek.

“Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, ofizialtasuna orain!”

Manifestua irakurri eta deia egin dute Iruñean eginen den manifestaldirako deialdia luzatuz. “Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, ofizialtasuna orain!” lelopean manifestuaren sinatzaileek ekimenak abiatuko dituztela adierazi dute, hemendik eta azaroren 22ra arte. Atxikimendu bilketarekin segitzeko asmoa adierazi dute, “euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi duten” guztiei deia egin diete manifestuarekin bat egin eta manifestaldira joan daitezen.

Manifestuaren sinatzaileak

Sinatzaileen artean euskara teknikariak, unibertsitateko irakasleak, sindikalistak, kirolariak, euskara irakasleak, euskalgintzako eragileetako kideak eta ikasleak ageri dira. Egun Nafarroan euskarak bizi duen egoerarekin kezkatuta bultzatuko dute ekimen hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun