Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, urriaren 27tik azaroare 2rako aste honetan ere, zenbait egunez mozten ari dira N-121A errepidea, zabaltze eta egokitze lanen barrenean leherketak egin behar direlako.
Endarlatsa-Irun zatian
Endarlatsa inguruan, Gipuzkoako aldean, errepidea erabat moztu da astelehen eguerdian, urriaren 27an, 12:00etatik 14:00etara, 72garren kilometro inguruan eta bertze horrenbertze eginen da leku eta ordutegi berean ortziralean, urriaren 31n.
Endarlatsa-Bera eta Bera-Etxalar zatietan
Nafarroako aldean, berriz, Endarlatsa-Bera tarteko 68garren kilometro inguruan errepidea astearte eta ortzegunean, urriaren 28 eta 30ean moztuko da bi orduz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Etxalar-Bera zatian ere, errepidea ordu erdiz erabat moztuko da asteazken eta ortzegunean, urriaren 29 eta 30ean, 12:00etatik 12:30etara.
Berrizaunen txandakako bidea
Berrizaun inguruan, ez da mozketarik izanen aste honetan, baina egunero bezala, bertze hainbat zatitan txandakako pasabidea emanen da, batzuetan seinaleen bidez eta bertzeetan semaforoen bidez, errepide honetako obrengatik, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.
N-121B errepidean Azkazkorroko tunelean lanak
N-121B errepidean, berriz, Baztanen Azkazkorroko tunela tarteka itxi eginen dute, tunel barrenean argiteriaren mantenimendu lanak egiteko. Horregatik, txandaka bidea emanen da asteazkenetik ortzegunerako gauean baita ortzegunetik ortziralerako gauean ere, arratseko 23:00etatik goizaldeko 5etara.