Aitzol Atutxa (Dima, Bizkaia) txapeldunarengandik 2 minutu eta 5 segundora gelditu zen Ander Erasun aurtiztarra III. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren finalean. Altsasun jokatu zen urriaren 18an, eta txapeldunordea izanagatik, hurrengo denboraldian bigarren mailan aritzeko aukera izanen du.
Sei aizkolari aritu ziren lehian:
Aitzo Atutxa, Ander Erasun, Aratz Mugertza (Mutriku, Gipuzkoa), Raul Kastro (Urrotz), Jexux Etxeberria (Beintza-Labaien) eta Asier Pellejero (Areso). Hasieratik nagusitu zen Atutxa, iazko txapeldunordea, eta bertze aizkolariekiko aldea haunditzen joan zen. Azkenean 12:25eko denbora egin zuen bizkaitarrak eta 14:40koa Erasunek. Hirugarren Mugertza sailkatu zen 15:09ko denbora eginez; laugarren Kastro (15:39); bortzgarren Etxeberria (15:45) eta Pellejero seigarren (18:34).