Agur ‘Iratzeder’

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

2003an, Euskal Kultur Erakundeak omenaldi kartsua egin zion Iratzeder olerkariari. Euskaltzaindiko kidearen inguruan euskaltzale anitz bildu zen momentu eder bat pasatzeko, hauen artean Mañu Millox se

Eliza eta euskara, hauek izan ziren Xabier Diharce Iratzeder zenaren biziaren ardatz nagusiak. Donibane Lohizuneko fraileak lotura zuzena zuen Senpererekin, gure herrian pasatzen baizituen udako bakantzak eta orduan hobetzen baitzuen kostaldean arrozten zitzaion ama hizkuntza. Iratzeder poeta haundiak atxikimendu haundia zuen Senpererekin eta senpertarrekin. 60 urtez lan haundia egin du olerkiak idatziz eta elizako euskarazko testuak prestatuz. Hamabortz urtez Belloceko monastegiko burua izan zen. Iratzeder ongi ezagutu dutenek diote olerkari zena gabe Euskal Herria arras desberdina izanen litzatekela. Euskaltzain zena urriaren 13an pausatu zen eta hiru egun geroago lur eman zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun