Uda bururatu da, baina mugimendu anitz bada beti halere Senperen. 5.100 lagun biltzen dituen gure herrian, animazio anitz izanen da ondoko egunetan. San Martin Egunean, munduko lehen gerlako gudariak omentzeaz gain, herriko elkarteek besta eguna izanen dute. 52 elkarteek hitzordua dute elgar ezagutzeko errebotearen gibelean.
Bertzalde, lau zizelkarik prestatzen dituzten harriak Urdazuri ibaiaren ondoan den baratze publikoan eman dituzte berriki. Artistez gain edozein herritarrek ere parte hartzen ahalko du Herriko Etxeak antolatu duen lehen argazki zoingehiagokan. 300 euroko saria irabazi nahi duenak potreta ederrenak abenduaren 15a aitzin eman behar dizkio Herriko Etxeari.
Azkenik, kirolarien besta martxoaren 21ean eginen da 2009an. SPUC batasunak 230 pilotari, 180 errugbilari, 120 esku baloin jokalari, 25 lasterkari, 25 futbol jokalari eta 30 arraunlari biltzen ditu.