Zugarramurdiko sorginak Arabako artxibo historikoan

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

2008ko urriaren 30etik 2009ko urtarrilaren 12ra bitartean, Arabako Artxibo Historiko Probintzialean Sorginak: Zugarramurdi eta Inkisizioaren artxiboak erakusketa eskainiko da. Erakusketan Euskal Herrian izan zen sorginkeriari buruzko zenbait agiri originalak ikusteko aukera izanen da, baita kondairak, mitoak, ohiturak eta inkisizioak sorginen aurka egindakoak ere. Ez da erakusketa arrunta izanen multimediak, eskenografiak, garaiko eraikinak eta software elkarreragile ezberdinekin osatuko baita. Herrian antolatzen ari diren 400. urteurreneko ekitaldien barnean, erakusketa hau ikustera joateko bidaia bat antolatzeko kontuak badaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun