Dantza ikastaroa martxan

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Aspaldian herrian desargetua bazegoen ere, azken urteotan geroz eta gehiagok ematen dute izena dantza ikastaroan, eta herrian izaten diren besta egunetan emanaldiak eskaintzen dituzte. Aurten ere Ibintza Kultur Taldeak ikastaroa abiatu du eta irakaslea Nagore Arretxea beratarra izanen da. Lau talde ezberdinetan banatuak daude, guztira 70 ikasle. Astearte eta ortzegunetan izaten dira entsaioak Herriko Etxeko ganbaran. Norbaitek apuntatu nahi badu, hurbil dadila egun horietako batean eta Nagoreri erran diezaiola. Bertzalde, Aurtizko bestetan eginen duten saioa prestatzen hasiak dira eta seguru haur gazte eta helduek emanaldi polita eskainiko dutela azaroaren 9an, igandea, 17:30ean Aurtizko frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun