III. mailako Euskadiko Aizkora Txapelketan bigarren postuan geratu zen Ander Erasun aurtiztarra, Aitzol Atutxa txapeldunarengandik 2 minutu eta 5 segundora. Sei aizkolari aritu ziren lehian Altsasun eta egin beharreko lana bosna pago-enbor ebakitzea izan zen: hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako. Lehia polita izan zen bigarren postua lortzeko Erasun eta Mugertzaren artean. Azkenean, Anderrek 29 segundoko aldea atera zion. 14 minutu eta 40 segundo behar izan zituen aurtiztarrak eta 15 minutu eta 9 segundo mutrikuarrak. Zorionak!