Bestetako bazkarietan izen emateak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Aurtizko besten barne, azaroaren 7an eginen den herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna urriaren 31 izanen da. Bazkariaren prezioa 28€ da eta norbaitek bazkarira joan nahi badu, nahikoa da herriko gazte bati erran eta bortz euroko ordaintzea fidantza gisa. Bertze aldetik, astelehenean, azaroak 10, Aurtizko ostatuan bazkaria izanen da eta izena emateko ostatuan bertan egin beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun