Mediku eskasiagatik herritarrek Doneztebera joan behar dutela salatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Ez dago mediku nahikorik Malerrekako mediku behar guztiak asetzeko

Udalak bando bidez jakinarazi duenez, Malerrekako bertze herrietan bezala, Iturenen ere nabaritzen hasia da Nafarroan dagoen mediku eskasia. Izan ere, dauden kontsultategi guztietako zerbitzua asetzeko mediku nahikorik ez dago, eta horren ondorioz, «titular bat falta denean, lankide bat bi kupo elkartzera behartua dago. Kontsulta Donezteben pasatu behar du gaixo guztiei kasu egin ahal izateko, eta aldi horietan herriko kontsultategiak itxita egon behar du», dio oharrak. Erabaki horrek gaixoak Doneztebera mugitzera behartzen dituela iritzita, «erantzukizuna eta konponbide bat ematea Nafarroako Gobernuari dagokiola» adierazi dute Udaletik. Herriko kontsultategian ez ezik, Doneztebeko Osasun Zentroan ere erreklamazio orriak paratu dituzte eskura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun