Arkupeak Erretiratu eta Jubilatuen Elkartearen ekimenez, Donezteben egin nahi den eguneko zentroaren lehenengo harria paratuko da heldu den azaroaren 22an. Horrez gain, egun berezia antolatu dute Arkupekoek. Hala, elkarteko hainbat kidek omenaldia jasoko dute: Milagros Apezetxeak goizuetarrak, Salvador Arotzena doneztebarrak, Mª Dolores Oronoz elizondarrak, Mª Angeles Altzugarai narbartearrak, Micaela Etxeberria iturendarrak eta Mª Jesus Zabala doneztebarrak. Aipatu, egun horretan parte hartu nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena. Azaroaren 2tik 10era bitartean herrietako ordezkariei jakinarazi beharko zaie. Gainerako xehetasunak hurrengo alean emanen ditugu.