Antzerki ikastaroa

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Iaz bezala, aurten ere antzerkia ikasi eta egiteko aukera izanen dugu herrian. Ikastaroa, azaroaren 6an 16:30ean hasiko da. Beraz, interesa duenak egun horretan azaltzearekin nahikoa izanen du. Hortik aitzinera ortzegunero bilduko dira klaseak emateko. Aipatu behar da joan den urtean antzerki ikastaroan egondako haurrek bi antzerki egin zituztela: lehena Asteburu Kulturalean eta bigarrena ikasturte amaieran. Bi antzezlanak hagitz politak izan ziren eta ea aurten ere horrelakoren bat ikusteko aukera dugun!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun