Bertze urte batez, herriko gaztetxoak Nafarroako Gobernuak, Mendi Federazioak eta begiraleek elkarrekin antolatzen dituzten Nafarroako Kirol Jolasetan dabiltza. Joan den urriaren 12an, Lesaka eta Berako gazteekin batera, Otsagira egin zuten ateraldia. Hasiera batean Ori mendira igotzea zen helburua, baina eguraldi kaxkarraren ondorioz, azken momentuan erabakia aldatu eta Aboditik Otsagirainoko bidea egin zuten oinez, 17 kilometro inguru. Ibilbidean eguraldi txarra izan zuten eta begiraleek adierazi digutenez, gaztetxoek meritu izugarria izan zuten. Hurrengo ateraldia azaroaren 23rako antolatu dute, eta Lizaieta–Zugarramurdi ibilbidea egiteko asmoa dute.