Usategietako Igande bezperan, aurten laugarren aldiz, patata tortilla txapelketa egin zen frontoian. Lehiaketako hirukote gazteenak jantzi zuen txapela. Argazkian ageri diren Oihanek, Anek eta Idoiak, 16 urterekin tortillarik hoberena egin zuten. Guztira 14 taldek parte hartu zuten; 9 taldek helduen sailean (16 urtetik goiti) eta 5 taldek haurren kategorian. Hauxe izan zen sailkapena: txapeldunak Oihane, Ane eta Idoia 90 punturekin. Bigarren Mattin, Patxi eta Federiko Arribillaga 71 punturekin, eta hirugarren Xabier Etxarte, Mikel Ibarra eta Julen Maia 70 punturekin. Tortillarik txarrenaren saria Julen Aranburu, Iñaki Bertiz eta Mattin Maiak eraman zuten. Hauena izan zen guttien puntuatutako tortilla. Sari moduan tortilla egiteko osagaiak eman zizkieten. Janzkerarik originalenaren saria Aintzane Iparragirre, Amaia Agirre eta Olatz Olloak eraman zuten. Ttikien sailean Beñat Maia, Ibai Gallardon eta Aitor Danborienak irabazi zuten.
Antolatzaileak gustura zeuden lehiaketak izandako martxarekin eta hurrengo urterako animatuak daude, 5. edizioa egiteko.