Segurtasun balizak

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Bera aldetik herrira sartzeko, errepide nagusiko bi karrilen artean geldiaraztera derrigortzen duen STOPa arriskutsua dela iritzita, Aitor Etxarri NaBaiko parlamentariak Bentetako bidegurutzean segurtasun balizak paratzeko eskaria egin zuen Parlamentuan. Horri erantzunez, N-121A errepideko moldaketa lanekin batera, herrira datozenek erabiltzeko bidegurutzea eginen da, baina lan horiek akautzeko urtebete baino gehiago falta denez, behin behineko aterabide bat ematea nahi du NaBaik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun