Joxe Angel Goienetxe albinteak adierazi digunez, «Usategietako Igandera arte 60 dozena uso eta 11 dozena txoloma baino gehixeago harrapatu dira sareetan. Hortaz, hagitz ongi hasi dugu aurtengo denboraldia». Egunik hoberena urriaren 10a izan zen. 19 uso dozena baino gehiago harrapatu ziren eta kornetak 90 aldiz jo zuen. «Urriaren 17 eta 18a ere egun onak izan ziren. Egun bakoitzean 14 dozena hartu genituen», aipatu digu Joxe Angelek. Uso pasari dagokionez, joan den urriaren 18a izan zen, Usategietako Igande bezpera, egunik hoberena «240.000 uso baino gehiagorekin», ehizturiek erran digutenez.