43 urteko emakumezko bat naiz. Alkoholaren kontsumo konpultsiboarekin arazoak dituen gizonezko batekin ezkondua nago. Beti saiatu izan naiz kontent bizitzen nire senarrarekin eta nire bi seme-alabekin, baina errealitateak ezinezkoa zela erakusten zidan. Lekuz kanpo zegoen zerbait zegoela konturatu nintzen poliki-poliki.
Nire senarrarekin nuen harremana, ez zen txarra, ordutegi aldetik normaltasun bat zegoen, gizalegez jokatzen genuen elkarrekin, baina egunetik egunero okerrago sentitzen nintzen. Ez zegoen komunikaziorik gure artean, gure interesak desberdinak ziren eta abandonu eta tristezia sentimendua areagotuz joan zen.
Nik aunitz maite nuen baina argi nuen gehiegi edaten zuela. Hor barna atera eta edateko beti edukitzen zuen denbora, eta guttitan zuen gurekin egoteko modua. Ia ez zen egoten etxean... Edariak dena baldintzatzen zuen. Ez genuen konpartitzen bizitza.
Arrazoia niregan aurkitzen saiatu nintzen. Nire senarrak egindakoa justifikatzen nuen, bere gaixotasuna gordetzen nuen eta etxetik kanpo dena ongi zihoalaren itxurak egiten nituen.
Aldatzen hasi nintzen. Familia eta lagunengandik urrundu nintzen. Nire seme-alabekin nuen jarrerak arduratzen ninduen, nahiz eta ez izan txarra, baina errudun sentitzen nintzen. Ez nituen saihestu. Min egiten nien, larrutik ordaindu zuten.
Kontrolik eza sentitzen nuen, mina, amorrua, nahigabea eta ezintasuna.
Egun batean gehiago ezin nuela eta Al-Anon-era deitu nuen. Alkoholarekin arazoak dituztenekin bizi garen gizon eta emakumeak biltzen gara hemen. Orduan ulertu nuen gaixotasun hau maltzurra eta nahasgarria dela dela. Zein neurritan eragin nuen ikusi nuen eta laurok pasatu genuen gaizki.
Duela urte batetik honat bizitzen ari naizela erraten ahal dut. Nire senarrarekin dudan harremana hobetu egin da eta etxeko giroa beroa eta lasaia da. Familiari buruz nuen ideiaren antzekoa bihurtzen ari da.
Egon, jolastu eta nire seme-alabei entzuteko gai naiz orain, errespetatu eta maitasunez eta ezarpenik gabe, eurek ere ni errespetatzen naute. Lo egiten dut, arnasa hartu eta lasaitasunez ibili. Nire bizkarreko eta buruko minak desagertu egin dira. Nitaz gehiago eta bertzeetaz guttiago arduratuz,nire sentimentuen jabe naiz. Garrantzirik gabeko gauzek guttienekoa arduratzen naute, eta ez dut mendirik egiten. Kontent nago.
Mota, arraza, klase, baldintza, sinismen eta ideologia desberdineko pertsonak gaude Al-Anonen. Erlijioa, politika, futbola edo telebistari buruz hitz egiten dugu. Gure sentimentuez solasten gara eta autolaguntzeko programekin elkarri laguntzen diogu. Ez dugu kuotarik ordaintzen. Toki guztietako pertsonen anonimotasuna isilean gordetzen dugu.
Laurok gure familia berreskuratu dugu, eta nik nire bizitza. Al-Anonen hagitz ongi doakit. Zuek ere probatu eta informazioa jaso nahi baduzue hurbiltzen ahal zarete. Ez duzue deus ere galduko, zuen denboratik tarte ttiki bat baino ez. Ez dugu deus hitz ematen, baina taldeetan gaudela erran dezakete, eta hobeki sentitzen garela. Telefonoa 639 400406 da.
Alkoholiko baten emaztea