Bidaltzen duen idatzian aipatzen du Etxalarko herria ohituratu egin beharko dela enkantetik ateratako dirurik gabe bizitzera. Gure galdera da ea beraiek orduan zergatik eskatzen dituzten denboraldi guztietan dirulanguntzak. Adibidez, joan den urtean, sasoi bukaeran leku ezberdinetako usazaleak elkartuz egin zuten bazkaria ordaintzeko eskatutako 3.000 euroak ez diote inongo mesederik egiten Etxalarko herriari.
Etxalarko usategiaren etorkizuna Interes Kulturaleko Ondasun egin behar dela esaten dute, sarearekin usoak ehizatzea gizartearentzat ekintza kultural bat izango balitz bezala. Ez baitio ehizatzeko modu bat izateari uko egiten.
Idatzian, usazaleen lana gogortzat jotzen dute eta ez dute inon aipatzen, soldatapean egiten dutela lan hau. Beraz, gogorra modu txikian.
Aipatzen dute, sasoi honetan, ehiza puesto guztiak saldu direla eta guk dakigunez, 21. puestoa eta 4.sarea ez ziren saldu. Gainera, azkeneko enkantean ehiztarien eta Udalaren artean izandako desadostasunaren ondorioz, Etxalarko Udalak aurreko urteetan baino 35.000 euro inguru gutxiago bereganatu ditu. Zergatik jasan behar dute etxalartarrek galera hau?
Idatzian ere diotenez, 12-15 adar puskaturik agertu dira. Baina guretzat traban zeudenetatik bakarrik ere ez.
Edozein etxalartar gai da jakiteko usategietan hiru helburu ezberdinetako jende taldeen arteko elkar bizitza beharrezkoa dela: sareekin ehizatzen dutenak, bisitariak eta eskopeta ehiztariak. Etxalarko historian, hiru talde hauek elkar bizitu izan dira azkeneko mendean.
Usazaleak bidalitako idatziarekin ondoriozta dezakegu, beraien helburua mendi guztia beraien menpe egotea dela. Inork trabarik egin ez diezaien.
Ideia hau ez dute etxalartar gehienek onartuko: lehenengoz, Etxalarko herriak diru kopuru handi bat galduko lukeelako eta beste alde batetik, etxalartarren artean ezin egon izugarria sortuko litzatekeelako.
Usoa ehiza elkartetik Udalari eskatuko diogu idatzi baten bidez, ordenantza bat sortu dezan, goian aipatutako hiru talde horien eskubideak eta betebeharrak argitzeko.
Usoa Etxalarko -Ehiza Elkartea