Erredakzioaren oharra

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Ttipi-Ttapa horretan argitaratutako informazioan ez dugu inolako akatsik ikusten. Dirulaguntza deialdia, literalki, Nafarroako ikastetxe pribatuei zuzendua baitzegoen (hau da, administrazio publikoen jabetzakoak ez diren Nafarroako ikastetxeentzat). Labiaga Ikastolak izenburu hori zuen laguntza deialdian hartuko zuen parte, eta halaxe argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta prentsan. Jakina, horrekin ez da ukatzen Labiaga Ikastola kooperatiba denik, ezta «euskaraz ikastea galerazia zegoen garaietan, herriak eta herritarrentzat sortutako euskal eskola» denik ere.

Ttipi-Ttapa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun