Bidasoa erreka garbitzeko hitzordua izanen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 22a

Goizeko 10etan bilduko dira boluntarioak Donezteben, Elgorriagan, Sunbillan eta Oitzen

Duela aste batzuk Lesakako Onin errekan egin zen bezalaxe, larunbat honetan, urriaren 25ean, Bidasoa ibaia eta Ezpelura eta Ezkurra errekak garbitzeko deia egin du Aizkolegi taldeak, “Bidasoa guztion gauza da” izenburupean.

Ezpelura eta Ezkurra errekak ere

Zehazki, larunbat goizeko 10etan eginen da hitzordua Doneztebeko eskola atarian, Elgorriagako frontoian, Sunbillako Iturburu ostatuaren atarian eta Oitzko plazan. Nafarroako errekak boluntarioekin garbitzeko kanpaina Nafarroako Gobernuak, CRAN Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak eta Nafarroako Uraren Foroak bultzatzen dute, Aizkolegi taldearekin batera eta La Caixaren babesa dauka. Larunbateko garbiketak, gainera, Doneztebe, Elgorriaga, Sunbilla eta Oizko Udalen laguntza izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun