Urtero bezala, Etxalarko Euskara Batzordeak urri bukerarako udazkeneko Kultur Egunak antolatu ditu. Urriaren 24an, ortziralean, txistu kontzertu pedagogikoa eskainiko du Irungo Txistulari bandak eta, bertzeak bertze, ipuin bat kontatuko dute txistuaren laguntzaz. Ekitaldia 15:00etan izanen da Kultur Etxean, eta sarrera irekia izanen da, haur nahiz helduentzako.
Larunbatean bertso-desafioa
Hurrengo ekitaldia urriaren 25ean izanen da, larunbatean. Azkeneko urtetan bezala, bertso-desafio afaria eginen da Herriko ostatuan, Bortziriterako Bertso eskolak Orioko bertso eskolakoen kontra lehiatuko dira. Gaijartzailea Joseba Olagarai izanen da. Afarira joan ahal izateko txartelak Herriko Ostatuan edota Euskara Batzordeko kideren batengana joz eskuratzen ahalko dira.
Gerra zibilari buruzko solasaldia urriaren 30ean
Eta Kultur Egunekin akabatzeko, urriaren 30ean hitzaldia izanen da Iñaki Egaña historialariaren eskutik. Gerra Zibil ondoko urteetan Bidasoaldean sufritutako errepresioaz arituko da. Hitzaldia 20:00eta izanen da Kultur Etxean.