Doneztebeko Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak bere lan ildoari jarraitzen dio. Merkatariek elkartzeko beharra ikusi zuten, zituzten kezkak amankomunak bai ziren. Kexatzea nahikoa ez denez, lanari ekin zioten eta hau dela eta txistorrada, tailerrak, erakustaldia edota stock feria antolatu dituzte. Herria bizirik mantentzea da asmoa eta hartara, jendea bertan geratuko da kanpora joan beharrean.
Urrian zenbait ekitaldi
Uda parteko atsedenaldiaren ondoren, udazkenari ekin diote ekintza ezberdinekin. Urriaren 4an pare bat tailer egin zituzten. Batean txapak nola egiten diren ikasi zuten eta bestean karetak.
Narizzeto taldearekin globoflexia eta antzerki tailerra larunbatean
Ekitaldi arrakastatsu hauen ondotik, larunbat honetarako ere guzia prest dute. Goizeko 10:30ean eliz atarian globoflexia tailerra izanen da Narizzeto Teatro taldearen eskutik, eta arratsaldeko 17etan antzerki tailerra emanen du talde berak. Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak haur guziak gonbidatzen ditu parte hartzera, bai goizean nahiz arratsaldean ere.