Lesakako Zahar Etxean eta Goizuetako Jubilatuen Elkartean lanak eginen dira

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 14a

Horretarako dirulaguntza eman du Nafarroako Gobernuak

Hirugarren adinekoei zuzendutako zentroetan inbertsioak egiteko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Nafarroako udalei zuzendutako dirulaguntza deialdia ebatzi du Nafarroako Gobernuak.

Ur beroaren depositoa Lesakako Andre Mari Zahar Etxean

Lesakako Udalak 5.959,85 euroko dirulaguntza jasoko du, Andra Mari Zahar Etxean ur beroaren depositoa egiteko. Lan honen aurrekontua 9.933,08 eurokoa dela kontuan hartuz, %60a ordainduko du Nafarroako Gobernuak.

Goizuetako Jubilatuen Elkarterako ekipamendua

Goizuetako Udalak, Jubilatuen Elkarterako ekipamendua eskuratzeko 1.371,95 euroko dirulaguntza jasoko du. Aurrekontua 2.102,15 eurokoa zela kontuan hartuz, Iruñetik etorriko den subentzioak %65 pasatuxea ordainduko du.

Leitzako Udalari ukatu

Leitzako Udalak egina zuen eskaria, aldiz, ez du onartu Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun