Etxalarko kultur etxeak bertze ikastaro berri batzuk eskainiko ditu. Honela, Informatika tailerrean ordenagailuan fitxategiekin lan egiten erakutsiko da, bertzeak bertze fitxategiak deskargatu, Cdak grabatu edo USB memoria erabiltzen erakutsiko da. Ikastaro honen iraupena 6 ordukoa izanen da eta 2 ordu emanen dira egunean. Hain zuzen, urriaren 15tik 17ra emanen da, asteazkenetik ortziralera, 16:00etatik 18:00era. Matrikularen prezioa 7 eurokoa izanen da eta Etxalarko Kultur Etxetik gogorarazi dutenez, lau leku bertzerik gelditzen ez direnez, lehenbailehen izen ematea komeni da.
Hastapen ikastaroa 15 orduz
Etxalarko Kultur Etxean eskainiko den bertze ikastaro, urriaren 20tik 31ra eginen den informatikako hastapen ikastaroa izanen da. Windows, Internet eta posta elektronikoa erabiltzen ikasiko da 15 orduz, egunean ordu terdiz. Erran bezala, urriaren 20tik 31ra emanen da astegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era eta izen ematea 28 euro kostako da. Hemen ere lau leku bertzerik gelditzen ez direnez, lehenbailehen deitzea komeni da Etxalarko Kultur Etxeko 948 635386 telefonora edo idatzi, kulturetxea@etxalar.org posta elektroniko helbidera.