Profesionaletarako saltoa eginen du Joseba Larraldek heldu den denboraldian

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Orbea-Orekako kamiseta jantziko du Larraldek hurrengo denboraldian. TTIPI TTAPA

Afizionatuen mailako azken lasterketak Bidelan-Kirolgi taldean egin ditu Berako txirrindulariak

Bidelan-Kirolgi taldea utzi eta Orbea-Oreka SDA taldean ariko da hurrengo denboraldian Joseba Larralde Berako txirrindularia. Hala, afizionatuen maila utzi eta profesionaletan ariko da, Euskaltel-Euskadirentzat lanean ari den Orbea-Oreka SDA taldean, Alvaro Gonzalez de Galdeanoren aginduetara.

Denboraldiko errebelazioa

Bikain ibili da denboraldi honetan Joseba Larralde. Bera izan dira, bertzeak bertze, 23 urtez beheitikoetan Nafarroako txapela, eta Bidasoako Itzulian lehenbiziko euskaldunaren maillota jaso zuen. Horrez gain, beretzat izan da Diario de Noticias egunkariak urtero ematen duen Challenge Citroën San Migel saria. Denboraldiko Nafarroako txirrindulari afizionaturik erregularrena saritzen dute aipamen honekin eta bigarren sailkatuari alde haundia ateraz etxeratu du Larraldek saria. Guztira 467 puntu eskuratu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun