Aizpurua Bertsulari Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Asteburu honetan abiatuko da Iparraldeko Bertsulari Txapelketa. Aurten lehendabiziko aldiz eginen da eta 16 bertsolarien artean Saran bizi den Karlos Aizpuruak lehiatuko du. 1971n Oiartzunen (Gipuzkoa) sortua da eta ekonomiako eta euskal filologiako ikasketak eginak ditu. 1998az geroztik, Ipar Euskal Herriko bertsolaritzan irakasle lanean ari da. Urriaren 25ean Luhuson (Lapurdi) jokatuko den bigarren kanporaketan arituko da Aizpurua. Herriko salan izanen da saioa, 17:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun