Aitzineko alean iragarri bezala, aste honetan Garbalan egur-ikatza nola egiten den ikusteko aukera dago. Bi txondor egiten ari dira eta inguruko ikastetxeetako ikasleak ez ezik, nahi duten guztiak hurbil daitezke. Halere, hasiera batean, Xalbat Biloriako ikazkina zen etortzekoa, baina azkenean, bertze bat etorri da, Koldo Aznarez. Honi buruzko xehetasun gehiago aldizkariko 4. eta 5. orrialdean aurkituko dituzue.