Akelarrea antzeztu dute Gironan

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 16:46

TTIPI TTAPA

Akelarre Elkarteko antzerki taldeak bertze emanaldi bat eskaini du, aldi honetan Gironako San Joan Les Fonts herrian. Urriaren 4 eta 5eko aste hondarrean Sorginkeriaren Feria egin zen, eta ekitaldien artean, larunbat gauean herriko plazan akelarre bat eginen zela programatuta zegoen. Eta horixe izan zen antzerki taldearen lana: txalaparta, sua eta musikaren bidez erakustea zer izan zen, euren ustez, garai bateko Zugarramurdiko akelarre bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun