Ile-apaindegi bat itxi eta bertze bat ireki da herrian. Urritik aitzinera Errekamari ile-apaindegia itxi da eta hau zegoen tokian, Martinean, Miren ile-apaindegi berria dugu orain. Lehengoarekiko desberditasun batzuk ditu: emakumeentzako izateaz gain, gizonendako ere eskaintzen duela zerbitzua. Gainera, bertzelako lanak ere egiten dira: rastak, estentsioak... Ordutegia hau da: 9:00etatik 13:00etara (astelehenetan izan ezik), eta 15:00etatik 19:00etara (larunbatetan izan ezik). Astelehenetan 16:00etatik 20:00etara egonen da zabalik.