29.000 lagun baino gehiago pasatu dira uda honetann leizeetatik

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

TTIPI TTAPA

Sorginen Museora,berriz, 8.500 lagun inguru hurbildu dira

Bisitari andana pasatu da uda honetan leizeetatik. Zehazki 29.070 lagun hartu dira uztailetik irailera. Turista kopurua handia izanik ere, krisi ekonomikoaren eraginatik edo, joan den urtekoa baino ttikixeagoa da. Sorginen Museoari dagokionez, aldiz, 2007arekin konparatuz, %30ean igo da bisitari kopurua. Aurten, 8.483 sarrera saldu dira hilabete horietan eta joan den urtean, epe berean, 5.950 saldu ziren. Promozio berezien bidez, 3.816 bisitari sartu dira museoan leizea bisitatu ondotik. Hilabeteka, museoak bisitari gehien izan duen hilabetea abuztua izan da, 4.049 sarrera saldu baitira, iaz baino 728 gehiago. Uztailean 2.578 bisitari izan dira, iaz baino 1.381 gehiago. Baina kontuan hartu behar da iazko uztailean 11 egunez bakarrik ireki zela. Irailean, 1.856 sarrera saldu dira, iaz bezalatsu. Egunean, banaz bertze 85 lagun sartu dira museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun