Buruko Eritasunen Nazioarteko Eguna oaspatzeko zenbait ekitaldi eginen dira Donezteben

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Dizdira elkarteak bideo emanaldia eskainiko du ortziral arratsaldean eta familiakoentzat eskola hasiko da asteartean

Ortziralean, urriaren 10ean Buruko Eritasunen Nazioarteko Eguna ospatzen ari da. Hori dela eta, Anasaps elkarteak hainbat ekitaldi antolatuko ditu bere delegazio guztietan. Horien artean, Anasaps Dizdirak deialdia luzatzen du Donezteben eginen direnerako. Batetik, Dizdira elkartean berean eskizofreniari buruzko bideo emanaldia izanen da ortziralean, urriaren 10ean, arratsaldeko 17etan, eta ondotik berendua.

Familiartekoentzat eskola

Bertzalde, asteartean, urriaren 14an familiartekoentzat eskolaren lehen saioa burutuko da Dizdira elkartean eguerdiko 12etan. Lehenengo egunean eskizofrenia landuko da. Elkartetik aipatzen dute teoria landu ez ezik, esperientzi eta bizipen pertsonalak partekatzeko aukera izanen dela eskola honen bidez. Deialdia luzatzen du elkarteak nahi duen guztia hurbil dadin eta parte har dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun