Ostatua errentan emateko

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Beintza-Labaiengo Udalak lehiaketa irekira atera du Labaiengo Ostatua errentan hartzeko aukera. Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza 150 eurokoa izanen da eta proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dira azaroaren 10eko 12:00ak baino lehenagotik. Informazio gehiago nahi izanez gero, Herriko Etxera jo daiteke astelehen, asteazken eta ortziraletan 9:00etatik 12:00etara. Telefonoa, berriz, 948 450864 da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun