Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak proiektu turistikoak egiteko hainbat dirulaguntza onartu ditu. Nafarroa osoan guztiran 14 entitatek jasoko dute laguntza eta tartean Beintza-Labaienek. Zehazki 7.000 euro jasoko ditu Aizkoraren Museoaren proiektua erredaktatzeko. Antzinako errotaren barrualdea zaharberritu egin nahi da eta aizkorari buruzko museoa egin.