‘Ordu Txikitan’ saiora joateko gonbita egin die eskolak gaztetxoei

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 16:04

Mikel Elizegi goizuetarra eta neska-mutikoak Ordu txikitan saioan. Animatu gazteak eta ongi pasatuko duzue! TTIPI TTAPA

Lehen Hezkuntzan ari diren 7 eta 12 urte bitartekoak joan daitezke

ETB1eko Ordu txikitan saioan parte hartzeko neska-mutikoen kastinak antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe ugaritan. Bada, Iturengo eskolan ere deialdia luzatu dute eta Lehen Hezkuntzako 7 eta 12 urte bitartekoek parte hartu ahal izanen dute. Horretarako eskolatik etxeetara gutun bat bidali da saioaren nondik norakoak azalduz, eta izena eman nahi duenak zer egin behar duen jakin dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun