Patxiku Mitxelena Zubietako alkateak ohar bidez, Malerrekako mediku zerbitzua bermatzeko exijitu dio Nafarroako Gobernuari. Malerrekan, lehen arretako zerbitzuak lau kupotan daude banatuak: Sunbilla, Doneztebe, Ituren eta Beintza-Labaienen. Lau mediku eta pediatra bat daude eta ordezkapenak egiteko ez dago langilerik. Titular baten faltan, bertzeek bi kupo elkartzen dituzte eta Donezteben hartzen diete guztiei kontsulta, herrietako kontsultategiak itxiz. «Gaixoak Doneztebera mugitzera behartuak daude». Egoera honen aitzinean, arazoari konponbidea emateko eskatu dio Udalak Gobernuari, eta herritarrei, berriz, kaltetuak direnean erreklamazio orriak betetzeko.