Igerilekuen gibeleko aldean eginen da Doneztebeko Osasun Etxe berria

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Jabego pribatuaren lur eremuarekin aldaketa egin da

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eskualdeko Osasun Etxe berria egin nahi du Donezteben eta horretarako tokirik onena igerilekuen gibeleko aldea izanen dela iritzi diote Doneztebeko Udalak eta Gobernuak.

Igerilekuen gibeleko alde hori jabego pribatuaren esku zegoen orain arte, baina Udalarena zen bertze eremu batekin aldaketa egin da eta horrela, herriaren esku gelditu da igerilekuen gibeleko lurzatia, lehenengo poligonoko 36. lurzatia deiturikoa. Guztia aitzinera eramateko Udal Planeko Hirigintza Arauetako 73. artikuluan aldaketak egin behar izan dira. Heldu diren urteotan eginen den proiekturik haundienetarikoa da Osasun Zentroarena. Malerrekan sekula eskaini ez diren zerbitzuak eskainiko direla iragarri da: operazio-gela, ginekologia zerbitzua...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun